Formazio ikastaroa eta praktikak: Eraginkortasun energetikoa eta enpresa lehiakortasuna

2015-02-20 Iruzkinik ez

 

HELBURUA:

Pertsona langabetuei formazioa eskaintzea, eraginkortasun energetikoan eta enpresa lehiakortasunean. Formazioaren edukiak gaur egungo lan beharrei eta enpresei egokituak egongo dira. Formazioa, ikastaro teoriko batez eta tratamendu termiko eta metalen estaldura sektoreko enpresa batean proiektu bat gauzatzeko praktikez osatua dago.

Programa hau DEBEGESA Debabarreneko Garapen Agentziak sustatu eta koordinatzen du eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo sailak finantzatu du.

Ekimen hau Enplegu Estrategikoen Proiektuan kokatuta dago (POPV 2007-2013. %50ean Europako Fondo Sozialak finantzatua).

 

PARTE-HARTZAILEEN PROFILA:

Titulazioa: Kimikan Lizentziatua edo Graduatua, Ingeniaritza Kimikoa edo Ingeniaritza Kimikoan Graduatua, Kimikako arloan Lanbide Heziketako Goi Mailako titulua, Materialen Ingeniaritzan edo Metalurgia Ingeniaritzan titulatua.

Lan-egoera: langabezian.

 

PLAZAK

Gehienez 10 pertsona.

 

EGUTEGIA

Formazio teorikoa: 2015eko martxoan

Praktikak: 2015eko apiriletik uztailera

 

IZEN-EMATEA

Interesa duten pertsonek izena eman behar dute 2015/03/03 baino lehen Lanbiden: www.lanbide.euskadi.eus 

Programaren aurkezpena egingo da 2015/03/04an, goizeko 11:00etan, Debegesan ( (Azitain Industrialdea 3 bis).

 

[Informazio gehiago]