Lurraldebus zerbitzu berriak martxoaren 1etik aurrera Debabarrenean

2015-02-25 Iruzkinik ez

Gipuzkoako Foru Aldundiak inoizko parte-hartze prozesu zabalena egin du azken urte eta erdian eskualde gehienetan Lurraldebus-eko autobus zerbitzuak berritzeko, eta parte-hartze prozesu horretan ekarpen eta iritzi asko jaso dira. Guztira 5.000 ekarpen jaso dira; Debabarrenean, lehenengo fasean 500, eta bigarren fasean ia 200 lagunek eman dute iritzia. Eskaeren % 75 bete egin dira eta jada zerbitzu berriak ezartzeko ordua iritsi da.

Hona hemen Debabarrenean izango diren aldaketa nagusiak:

12 linea arrunt eta gaueko 3 daude eskualdean, eta ezaugarri nagusiak honako hauek izango dira:

  • Linea nagusiak 6:00etatik 22:00ak arte egongo dira martxan lanegunetan, eta ostiraletan gaueko azken autobusak 01:00etan jarri dira hainbat kasutan.
  • Mendaroko ospitaletara konexioak hobetu egin dira.
  • Debagoienara eta Urola Erdira lotura hobetu egingo da

 

Hemen aldaketak lineen arabera:

DB01 Eibar-Elgeta: Berdin mantentzen da.

DB02 Ermua-Donostia: 30 minutuko maiztasunez goizeko puntako orduetan eta gero, ordubetetik behin Eibar eta Donostia artean. Linea honen bidez Debabarrena eta Zarautz arteko lotura ere bermatuko da. Larunbatetako eskaintza lanegunetakoa bera izango da. Norabide bakoitzean zerbitzu bat gehiago dago Eibartik Donostiara eta Donostiatik Eibarrera. Donostiatik azken autobusa 22:30etan (prozesu parte hartzaileko eskaera nabarmen bat izan da)

DB03 Lekeitio-Donostia: Joaneko zerbitzu bat eta itzulerako beste bat Antiguatik sartu eta irteten dira, unibertsitateko ikasleen premiei erantzuteko. Linea honen bidez Debabarrena eta Zarautz arteko lotura ere bermatuko da. Asteburu eta jaiegunetan oraingo eskaintza bikoiztu egingo da (2 bidaiatik 4ra pasako da), eta Donostiatik azken irteera 21:00etan izango da. 

DB04 Mallabia-Ondarroa: Linearen helburua da Eskualde-barruko mugikortasun fluxuak egituratzea, batez ere erdialdeko eremuko udalerrietan (Ermua-Eibar-Elgoibar-Mendaro). Ordutegiak Bizkaibusen zerbitzuekin koordinatu dira Eibarren, eta Euskotren zerbitzuekin Deban. Ostiraletan 01:00ak alderarte luzatzen dira zerbitzuak eta astelehenetik ostiralerarte ere, azken bi zerbitzuak, Ondarruraino luzatzen dira.

DB05 Ondarroa/Mutriku-Deba-Zumaia: linearen helburua da Debabarreneko kostaldeko udalerriak Urola Kostarekin lotzea, Deba-Zumaia ardatzaren bitartez. Deban trenarekin lotzeko aukera, bai joaneko eta bai itzulerako zerbitzuetan. Oraingo Itziar-Deba anezkaren ibilbidea aldatu egingo da; hiri-arteko linea izatera pasako da.  Zerbitzu gehiago eskainiko dira, batez ere larunbat, igande eta jaiegunetan. Zumaiarekin lotura egiten du.

DB06 Soraluze-Ondarroa: Soraluze Mendaroko Ospitalearekin eta hondartzarekin lotzen du linea honek Lanegunetan 2 orduoro noranzko bakoitzean eta asteburuetan ere zerbitzua izango da. Soraluzek, urteko hilabete guztietan, zuzeneko lotura gehiago izango ditu Ospitalearekin eta Debarekin.

DG05 Vitoria-Arrasate-Eibar

DG07 Eskoriatza-Donostia

DG08 Oñati-Eibar: Linea berri honen bidez Oñatirekin lotura bermatzen da.

DG06 Eskoriatza/Arrasate-Deba: Linea hau Uztaila eta abuztuan da.

DG50B Arrasate/Oñati-Loiu: Gaur egungo zerbitzua hobetu egiten da, zerbitzu bana gehiago norabide bakoitzean.

UK05 Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Elgoibar-Eibar-Ermua

 

Gauekoak:

DB41G Mallabia–Deba-Ondarroa

UK45G Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Elgoibar-Eibar

DG40G Eibar-Bergara-Arrasate