Lan-orientazioa eta enplegu eta formazio zerbitzua Debegesan, Daitekeren eskutik

2015-03-03 Iruzkinik ez

Daiteke Gizarte aholkularitzak abian du berriro ere bere zerbitzua Debegesa garapen agentziaren egoitzan, Eibarren (Azitain Industrialdea 3 bis).

Lanbideren zentro kolaboratzaile gisa, zerbitzu honen bitartez lan bitartekaritza (Lanbiden izena ematea, eguneraketak, DARDE, etab), formazioa, lan-eskaintzen kudeaketa eta orientazio indibidual zein taldekakoa eskainiko dira. Gainera, Daitekek bere lan poltsa propioa du Laneratze agentzia homologatu gisa. 

Bulego ordutegia, astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 17:00etara izango da eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara.

Harremanetan jartzeko eta aurrez hitzordua eskatzeko:

Kontaktua:

Telefonoa: 943 82 01 80

E-posta: olaia@daiteke.com