Topekin ekintzailetza ekitaldia egingo da Debegesan datorren azaroaren 24ean
Jardunaldi honen helburua da ekintzailetzaren arloan konfiantzazko espazio bat eratzea eta esperientzia pertsonalak partekatzea.
Aitor Egurenen, Somabeko gerentea Alex Robleñoren, Omnis Clubeko sortzailea. iniziatibari esker, Topekin izeneko iniziatiba antolatu dugu elkarlanean, ekintzailetza-esperientziak partekatu nahi dituzten pertsona ekintzaileei zuzendutako solasaldia. Ekitaldia azaroaren 24ean egingo da, arratsaldeko 15:30ean Debegesan.
Ez da FuckUp bat, ez da Failure Festival bat, eta orduan zer da? Esperientziak partekatzeko eta elkarrekin ikasteko gune segurua. Ez arrakasta handirik ez porrot handirik, ekintzaileen eguneroko esperientziak besterik ez.
“Katedra ezartzeko liburuak daude. Arrakasta kasuak gure errealitatetik urrun gera daitezke. Tokiko eragile-ekintzaileen arteko ikaskuntza erraztu nahi dugu, gure esperientziak partekatuz, arrakastetatik zein porrotetatik ikasi ahal izateko” nabarmendu dute Alex eta Aitorrek.
Programa:
- Esperientzien aurkezpena (1 ordu)
- Galdera-sorta (15 minutu)
- Elkarrizketa irekia eta networking-a (mugagabea)
Jardunaldira etortzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea: