Ekintzailetza sustatzeko ekimen sorta prestatu dute Mutrikuko Udalak eta DEBEGESAk

2015-04-15 Iruzkinik ez

Enpresen sorrera eta ekintzailetza sustatu eta laguntzeko helburuarekin, Mutrikuko Udalak eta Debegesa Debabarreneko garapen agentziak abian jarri dute bigarren urtez ZuEKIN! egitasmoa. Egitasmoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.

Bihar hasi eta apirilaren 30era arte luzatuko den programa honen barruan, hainbat jardunaldi, hitzaldi eta irteera egingo dira, mutrikuarrei eta oro har Debabarreneko herritarrei zuzenduta. Parte-hartzea doakoa izango da.

Lehen hitzordua bihar izango da, osteguna. Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara ekintzailetzari buruzko jardunaldia egingo da, Luardon. Bertara edonor hurbildu badaiteke ere, bereziki azken urteetan negozio-ideia bat martxan jarri duten ekintzaileei edota etorkizunean ekiteko asmoa dutenei zuzenduta dago. Jairo Consulting enpresako kide Teresa Aranzibiaren eskutik, jardunaldiaren helburua izango da enpresa proiektu ezberdinen ibilbideak aztertzea eta, bide batez, motibazioa eta baikortasuna lantzea. Dagoeneko 12 laguneko taldea osatu da, baina oraindik badago tokia parte hartu nahi dutenentzat.  

Apirilak 21, 22, 23 eta 28an hitzaldi sortak egingo dira, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, Zabiel Hitzaldi aretoan. Sektore ekonomiko ezberdinetako gertuko esperientzia interesgarriak ezagutzeko aukera paregabea eskainiko dute saio hauek, nekazaritza itsasoa, merkataritza, ostalaritza, turismoa eta sektore berritzaileetan oinarritutakoak. Guztira lau egunetan 15 hizlari izango dira euren bizipen eta esperientzien berri emango dutenak. Entzuleentzat motibatzaile eta inspiratzaile izan nahi dute saioek.

Hauek dira antolatu diren hitzaldiak:

 

APIRILAK 21. NEKAZARITZA

HIZLARIAK:

Larreta Baserria. Hizlariak: Andoni Egia eta Leire Lizeaga

  • Produktu berriak garatzeko aholkularitza eta laguntza.

Leartiker. Hizlaria: Malen Sarasua

  • Nekazaritza ekologikoa eta salmenta zuzena.

Doniene Berri baserria. Hizlaria: Miriam Arrizabalaga

  • Nekazal produktuen transformakuntza.

Sosola Baserria. Hizlariak: Enrike Gisasola eta Aizpea Izagirre

 

APIRILAK 22. ITSASOA

HIZLARIAK:

  • Balea Elkartea eta artisau arrantza.

Balea Elkartea. Hizlaria: Maria Txakartegi.

  • Akuakultura sektorea eta potentzialak.

Mutrikuko Akuakultura Eskola.

Hizlaria: Javier Aguinaga.

Ibai- Gane jatetxea. Hizlaria: Aitor Maguregi.

 

APIRILAK 23. MERTAKARITZA, OSTALARITZA ETA TURISMOA

HIZLARIAK:

  • Mutrikuko lokal hutsen azterketa.

Mutrikuko Udal Garapen Saila. Hizlaria: Marta Amonarriz

  • Turismo Zerbitzua.

The Basque Way. Hizlaria: Noemi Lekube.

  • Delikatesen produktuak.

Maisor artisau kontserbak. Hizlaria: Oihana Iribar.

  • Altzarien eraberritzea eta berrerabiltzea.

Artezi. Hizlariak: Iratxe Artiach eta Norone Bizkarra.

 

APIRILAK 28. SEKTORE BERRITZAILEAK

HIZLARIAK:

  • Longboard-ak eta egurrezko betaurrekoak.

Ixi-Woods. Hizlaria: Paul edo  Endika Zabala

  • Arropa diseinua.

Zergatik. Hizlariak: Lucía Tauil (Zuzendaria) eta  Ianire Soraluze (Diseinatzailea).

  • Ekonomia soziala eta birziklaia.

Sindesperdicio – Emaus. Hizlaria: Alberto Gastón (Enpresa Saileko zuzendaria)

 

Aurkezpen guztien dinamizazioa Jairo Consulting enpresako Teresa Aranzibia coach profesionalak egingo du.

Apirilaren 29rako, berriz, irteera bat antolatu da, ITSASLUR Gourmet Getaria eta haien lana gertutik ezagutzeko helburuarekin. Nekazaritza, abelzaintza eta itsasoko produktuen lau ekoizle batzen dituen elkartea da hau. 

 

Mutrikuko I. Enpresa Proiektu Lehiaketaren  sari banaketa

Programari amaiera emateko, apirilaren 30ean Mutrikuko I. Enpresa Proiektu Lehiaketaren sari banaketa egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Zabiel Hitzaldi aretoan.

Mutrikuko I. Enpresa proiektu lehiaketa Mutrikuko Udaleko Garapen Arloak Debegesa garapen agentziaren laguntzarekin antolatu du, honako helburu hauekin: ekintzailetza suspertzea, herrian aberastasuna sortzea, ekintzailearen lana aitortzea, enpresa proiektu onenak saritzea eta kooperatiba eredua bultzatzea.