2015eko SPRIren diru-laguntzak enpresentzat

2015-04-22 Iruzkinik ez

Debegesa Garapen Agentziak eta SPRI taldeak doako jardunaldi informatiboa antolatu dute Debabarreneko enpresei zuzenduta Eusko Jaurlaritzak eta SPRI taldeak 2015ean eskainiko dituzten laguntzen berri emateko.

Jardunaldia ostiralean egingo da, apirilak 24, 9:00etatik 10:30era, Ostiralak Debegesan ekimenaren barruan. 

Jardunaldi honen baitan, arlo hauetako laguntzak azalduko dira: Teknologia eta Berrikuntza, Enpresa Sustapena eta Nazioartekotzea. Era berean, diruz laguntzen diren proiektu motak emango dira ezagutzera, SPRIko lantalde teknikoak nola baloratzen dituen eta laguntzen funtzionamendua.

Hizlaria Josu Ocariz izango da, SPRIko Berrikuntza eta Enpresen Eraldaketa Saileko Zuzendaria.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.

Jardunaldia: SPRIren laguntzak enpresentzat.

 

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.