Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren II. Edizioa

2015-04-29 Iruzkinik ez

TKgune Fabrikazioa Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea (*) osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, TKgune Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren II Edizioa abiatu dute. 

Izaera industrialeko sari bi aurreikusi dira; Enpresa Industrial Onenaren sarituak 2.500 € jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, …). Beste saria, Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideia onenari emango zaionak 2.000€ jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 50 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 100 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko. Sariak ez dira metagarriak izango eta ideia sarituen proiektuak abiatu eta 18 hilabeteren epean egin beharko dira. Sariak IMHko Fundazioaren XXV urteurreneko ekitaldian banatuko dira.

(*)TKGUNE FABRIKAZIOA sarea osatzen duten ikastetxeak: IMH – Makina Erremintaren Institutua, Miguel Altuna Institutua, Bidasoa Lanbide Eskola, Somorrostro Lanbide Eskola, Usurbilgo Lanbide Eskola, Egibide, Elorrieta-Erreka Mari Institutua, Politeknika Ikastegia Txorierri, Armeria Eskola, Oteitza Lizeo Politeknikoa.


Informazio gehiago:

https://www.imh.eus/eu/ekintzaileak/tkgune-ideia-lehiaketa