“Nazioarteko merkataritzaren eragiketa praktikoa” ikastaroa eskainiko du DEBEGESAk asteartean

2015-07-15 Iruzkinik ez

Debegesak, Gipuzkoako Bazkundearekin batera, “Nazioarteko merkataritzaren operatiba praktikoa ikastaroa eskainiko du datorren asteartean, hilak 21.

Ikastaroa Debegesaren egoitzan egingo da, Eibarren (Azitain Industrialdea 3 bis), 9:00etatik 13.00etara eta 14.00etatik 16.00etara.

Enpresa askok beraien hazkunderako bidea kanpo merkatuetan ikusi dute. Baina nazioarteko merkatuetan ibiltzeko, estrategia bat finkatzeaz gain, beharrezkoa da erakundeetan nazioarteko eragiketen berezitasunetan jantziak dauden pertsonak edukitzea.

Ikastaro honen helburua da Debabarreneko enpresetako profesionalei nazioarteko eragiketetan kontuan hartu beharreko oinarrizko alderdiak eta berezitasunak ezagutaraztea.

Aitor Martinez, Gipuzkoako Bazkundeko Internazionalizazio Teknikariak parte hartuko du saioan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker ikastaro hau doakoa izango da.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line www.debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.