Email marketingari buruzko ikastarorako tokirik ez da geratzen
Ostiralak Debegesan egitasmoaren baitan, Debegesa garapen agentziak eta Miramon Enpresa Digitalak ikastaroa antolatu dute “Email marketinaren funtsezko ezaugarriak” izenburupean.
Hitzordua irailaren 18an izango da, ostirala, goizeko 9:00etatik 13:00etara. Ikastaroak arrakasta handia izan du eta honezkero ez da tokirik geratzen. Izena eman dutenekin 2 talde osatu dira eta, honela, irailaren 25ean errepikatu egingo da, ordutegi berean.
Jardunaldia Iker Merchanek eskainiko du, komunikazioaren eta teknologia berrien aholkularia.
- Ikastaroari buruz xehetasun gehiago: “Email marketinaren funtsezko ezaugarriak“