Azitain Elkarbizitza proiektu esperimentala da, diziplina anitzekoa, Gizarteratze Sarearen esparruko hainbat eragileren lankidetzaren emaitza. Azitain-Eibarko (IMFPB Azitain) Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko gazteen eta nerabeen eta haien familien eta ingurunearen gizarteratzea hobetzea du helburu nagusi. Debegesatik, koordinazioaz eta kudeaketa ekonomiko eta administratiboa eta jarraipena eta ebaluazioa dinamizatzeaz arduratzen gara.
1.1 Testuinguruari buruzko esku-hartzea, ikastetxea prestakuntza-gune bihur dadin non ikasleek bizikidetza-arauak ezagutu eta errespeta ditzaten.
Banakako esku-hartzea ikasleekin:
2.2. Esku-hartze psikologikoa EHUko Psikologia Fakultatearen eskutik.
Lan soziohezitzailearekin batera, esku-hartze psikologikoa landu da Biofeed-back izeneko teknikaren bidez. EHUko Psikologia Fakultateak ezarri du teknika hori, ikastetxeko ikasleen haserrearen eta estresaren kontrol fisiologikorako metodologia berritzaile baten bidez.
Gainera, ilea analizatzeko prozesu bat garatzen da Linkönping-eko Unibertsitateko (Suedia) Kimika Kliniko eta Farmakologiako Laborategiarekin – mundu mailan ilean metatutako kortisolaren analisia egiten duen 5 laborategietako bat (estresaren neurketa) –.
Emakumeekin esku hartzeak bi ardatz nagusi ditu:
2025eko lehenengo seihilekoan, gizarteko arazo sozialak salatzeko film laburrak egingo dituzte Azitaingo ikasleek Bright Martins bideo sortzailearen laguntzarekin. Proiektua martxan jarri ahala, informazioa helaraziko da.
Kirolaren helburua inklusioa sustatzea da. Horren harira, 2024ko uztailean lehenengo aldiz “Campus Azitain” izeneko udalekuak gauzatu ziren. Udalekuen hauen helburua ikasleen garapen pertsonala eta soziala sustatzea izan da, hezkuntza- eta jolas-esperientzien bidez. Horretaz gain, bizikidetza eta talde-lana sustatu trebetasun sozialak eta emozionalak garatu eta sormena eta pentsamendu kritikoa bultzatu nahi izan da.
Hizkuntza eta teknologia digitalen konpetentziak landuko dira zeharka gainontzeko esku hartzetan.
Babesten du:
Parte hartzen dute: