Enpresen arteko lankidetza eta internazionalizazioa sustatzeko topaketa, ostiralean DEBEGESAn
“Ostiralak Debegesan” egitasmoaren baitan, ostiral honetan, urriak 2, Debegesak enpresa txiki eta ertainen internazionalizazioa sustatzeko enpresen arteko topaketa hartuko du, “ETEen arteko kooperazioa: kanpoko merkatuetara sartzeko tresna baliagarria” izenburupean. Jardunaldi hau Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Bazkundeak eta eskualdeetako Garapen Agentziek sinatutako akordioaren baitan kokatzen da, enpresen nazioartekotzea laguntzeko helburuarekin.
Parte-hartzaileek eskualdeko enpresekin harremanetan jartzeko aukera izango dute eta sortu daitezkeen lankidetza aukerak aztertuko dira. Gainera, adituen eskutik, proiektuen azterketa egin ahal izango da.
Hitzordua Debegesak Eibarren duen egoitzan izango da, 9:00etatik 13:00etara. Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik diruz lagundutako ekimena da.
Parte hartu nahi duten enpresek izena eman dezakete on-line debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.eus helbidera idatziz.