Mutrikulan, enplegua sortzeko eta ekintzailetza bultzatzeko laguntzak emateko programa
Mutrikuko UdalakĀ enplegua sortzeko eta ekintzailetza bultzatzeko diru-laguntzak emateko programa arautzeko oinarriak onartu ditu: Mutrikulan 2015 Deialdia.
Laguntzen onuradunak izango dira honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak nahiz juridikoak:
- DEBEGESArekin elkarlanean, Garapen Sozioekonomikoko alorreko teknikariek ontzat emandako Bideragarritasun plana eginda izatea.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta Gizarte Seguran tzan dagokion erregimenean eman beharreko alta Mutrikuko udalerrian ematea.
- Lantokia Mutrikuko udalerrian egotea eta baita enpresaren egoi tza sozial eta fiskala ere.
- Jarduera ekonomikoaren gaineko zergaren hasiera alta indarrean dagoen urtean ematea.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte segurantzarekikoak egunean izatea egiaztatzea.
- Mutrikuko Udalarekiko zorrik ez izatea.
- Diru-laguntza publikoak lortzeko aukeretatik baztertua ez izana.
Eskariak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.