Amaitu da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta DEBEGESAk sustatutako Garaituz Programa

2015-12-16 Iruzkinik ez

Egoera ahulean zeuden Debabarreneko 11 enpresek egoera hori nabarmen hobetzea lortu dute Garaituz Programari esker. Programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako eskualdeko garapen agentziek, Garapen elkartean bilduta, sustatu dute, EHU, Tknika eta aholkularitza enpresen laguntzarekin, egoera zailean dauden Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetu eta iraunkortasuna ziurtatu asmoz. 

Programa honek 220.000 euro utzi ditu denera eskualdeko enpresa hauetan. Proiektuak iraun duen denboran, urgentziazko bideragarritasun planak egin dira eta EHUren eta berrikuntza zentroen eskutik lan egin da etorkizuneko ikuspegi estrategikoa izateko.