Eraikinen Ikuskaritza Teknikoari buruzko hitzaldia, asteazkenean Eibarren, Portalean

2016-03-01 Iruzkinik ez

Judith Ubarrechena arkitektoak emango du hitzaldia, Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa – EITa zer den, nor dagoen egitera derrigortua, legediak gai honen inguruan zer esaten duen eta nola lagundu diezaiokeen bizilagun elkarte bati dirua aurrezten eta eraikina egoera onean mantentzen azalduko du.

Hitzaldiak 40 minutu iraungo du gutxi gorabehera eta, ondoren, eztabaidarako tarte bat irekiko da sor daitezkeen galderak argitzeko. Hitzaldia doakoa da eta nahi duen ororentzat dago irekita.

Ekimena Gipuzkoako EHAEOk, Eibarko Udalak eta Debegesak elkarlanean antolatu dute.