Opengela

Opengela Euskadin hirien birsorkuntza zabaltzea ardatz duen egitasmoa da. Horretarako, kontzeptu berri bat erabiltzen du:

«auzo-bulegoak, lehiatila-bakarra bezala arituko direnak auzokideak artatzeko.».

Auzo bakoitzeko bulegoak (Opengela) eraikinen birgaitze integralarekin zerikusia duten kudeaketak zentralizatzen ditu: agiriak betetzea eta aurkeztea, lanetan arituko diren gremioekin harremanetan jartzea, dirulaguntzen kudeaketa…

Egitasmo hau Europar Batzarraren Horizon 2020 programak finantziatu du, eta bi auzotan hasi du froga pilotua: Otxarkoaga (Bilbo) eta Txonta (Eibar).

Debegesak, Eibarko Udalarekin batera, Opengela proiektua kudeatzen du, eta Txonta auzoko proiektu pilotuan honako hauek zaharberritzeko lan egiten du:

221 etxebizitza

17 atari

Birgaitze-lanak eraginkortasun energetikoaren eta irisgarritasunaren irizpideen arabera egin dira:

  • Helbidea: c/ Txonta nº 3, planta baja (Eibar)
  • Ordutegia: Lunes-Jueves: 10:00-13:00 y 16:00-19:00
  • Kontaktua: 68877 9737 (Cristina) / txontabulegoa@eibar.eus