Emakumearen Nazioarteko Eguna Debabarrenean

2016-03-04 Iruzkinik ez

 

DEBA

Martxoak 4:

Deban BELDUR BARIK lehiaketaren inguruan jasotako proposamen guztien inguruko proiekzioa. Ondoren, gaztelekuko gazteek prestatutako luncha. 20:00etan, Agirre Jauregiko ispiluen gelan

Martxoak 8:

  • 18:00etan Debako kalean kantuz eta kalez-kale txistulariak kaleetan
  • 19:00etan kontzentrazioa “Emakumeen indarra” lelopean Foruen Plazan
  • Ondoren, trikitilarien kalejira

Martxoak 9:

EDAM – Emakumezkoeen Defentsarako Arte Martzialaren inguruko erakustaldia19:00etan, Aldats pilotalekuan.

Martxoak 11:

Helduentzako ipuin-erotikoak “Hotzikara” (16 urteti gora). 22:30ean Irish Pub Seven Clovers tabernan. Ipuin kontalaria: Ines Bengoa. Musikaria: Iosu Lizarraga

2016ko martxoaren 8rako egitaraua osoa.

 

EIBAR

Gaur, martxoak 3, jarriko da abian “Emakumeak Kirolean” mahai-inguruarekin, 19:00etan, Portaleako areto nagusian. Bertan, Ainhoa Azurmendi psikologoa eta kiroletako aholkularia eta errugbiko, eskubaloiko eta futboleko emakume taldekoak parte hartuko dute.

Ostiralean, berriz, Eibarko Antzerki Jardunaldien 39. edizioaren baitan, “Arte de las putas. Una historia de amor” antzezlana eskainiko da Coliseo Antzokian, 20:30etik aurrera, Carlos Martinen zuzendaritzapean. Egun bat beranduago, martxoaren 5ean, 17:00etan, emakumeei eta neskei zuzendutako “Errugbi Zinta” jarduera izango da unibertsitateko egoitzako polikiroldegian. Egun eta ordu berean “Ze nolako beharra emakumeena!” tailerra eskainiko da Armagintzaren Museoan. Izen-ematea Museoaren web orrian edota 943-708446 telefonora deituta egingo da. 

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8an, Eibarren antolatu den egitaraua osatuko duten ekintzak honako hauek dira: Martxa Lila, Berdintasunaren pasealekutik, Eibar-Ermua unibertsitatearen aurrean (zerbait lila ekartzera animatzen dute antolatzaileek), 11:30ean; sagardotegian bazkaria 14:30ean (izen-ematea Andretxean) eta “EZ GAUDE JOKOZ KANPO, MARTXAN GAUDE” kontzentrazioa, 19:00etan, Untzaga plazan.

Martxoaren 9an, asteazkena, Portaleako areto nagusiak Elene Lizarralderen “Rocío en el corazón” liburuaren aurkezpena hartuko du, 19:00etan. Ekimena Udal Liburutegiak antolatu du.

Bestalde, hilaren 11n, “Erraketistak: gure aitzindariak gogoan” erakusketaren aurkezpena eta “Emakumeak plazan” doku-erreportaiaren eta “Pilota Girls”laburmetraiaren proiekzioa izango dira Patricia Espinarren eskutik, 18:30ean, Portaleako erakusketa gelan. Egun berean, 19:00etan, Pagatxak eta Defibelek antolatutako zine foruma -“Million dolar baby” pelikularekin- eskainiko da Portaleako areto nagusian. Martxoaren 12an, zapatuan, Untzagatik irtenda Sosolara talde-ibilaldia egingo da, 10:00etan hasita, eta bertan herri kirolak ere izango dira. Amaitzeko, martxoaren 18anNALUA Talde Feministaren aurkezpena eta “Mantazpitik” poesia musikatu emanaldia izango dira Portaleako areto nagusian (euskaraz), 18:30ean.

Halaber, martxoaren 8tik 20ra bitartean, Juan San Martin Liburutegiak antolatutako “Itsaspeko bihotzak” ekimena izango da, areto literarioa genero berdintasunaren gaia lantzeko haur literaturaren bitartez.

 

ELGOIBAR

Ostiralean, martxoak 4, jarriko da abian, “Emakumea izatea Indian” izeneko erakusketaren irekierarekin (19:00etan, Kultur Etxean). Erakusketan Laura Daquintaren argazkiak egongo dira ikusgai; eta inaugurazio ekitaldian, erakusketaren egileak hitzaldia eskainiko du. Hitzaldiaren ostean, luncha izango da, eta bertaratutako guztiek munduko hainbat lekutako gozoak eta tea dastatu ahal izango dituzte.

Emakumeen eguneko ekitaldiek larunbatean jarraituko dute Sustrai akordeoi taldearen kontzertuarekin (12:30ean, Kultur Etxeko sotoan). Horretaz gain, emakumeen bazkaria eta dantzaldia izango da (Sigma jatetxean). Bazkarian parte hartu nahi dutenek Pitxintxun eman dezakete izena, edo haizeataldea@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.

Ibilaldia (martxoak 8, asteartea, 19:00etan, Kalegoen plazan), ipuin kontalarien saioa, (martxoak 8, asteartea, 17:00etan, liburutegian), feminismo islamiarra ezagutzeko hitzaldia (martxoak 10, osteguna, 19:00etan, Kultur Etxeko sotoan), antzerki ikuskizuna (martxoaren 11, 20:30ean, Herriko Antzokian) eta bideo-forum saioa (martxoak 18, 22:00etan, Kultur Etxean) izango dira Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko Elgoibarren antolatu den egitaraua osatuko duten ekintzak.

 

ERMUA

Ikusi egitaraua.

 

MALLABIA

Ikusi egitaraua.

 

MENDARO

Martxoak 8:

  • 17:00etan: San Agustin aretoan “Como entrenar a tu Dragón” filmaren emanaldia (adin guztietarako)
  • 19:00etan: Herriko Enparantzan, GIZA KATEA eta MANIFESTUAREN IRAKURKETA.

Bestalde martxoaren 8tik 22ra, herriko elkarteen erakusketa Udaletxeko arreta guneko solairuan: “BERDINTASUNARI BEGIRA”.

 

MUTRIKU

Martxoaren 6an, igande, “Laburtu marra hau!” umeentzako antzezlana izango da Amaia Arriaranen eskutik, Zabielen arratsaldeko seietan.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Berdintasuna aldarrikatzeko kontzentrazioa izango da Goiko plazan, arratsaldeko zazpietan.

Hirugarren eta azken ekitaldia martxoaren 13an, igandez, izango da Zabiel kultur etxean: “Berdintasuna ez da ipuin bat” antzezlana Badut taldearen eskutik.

 

SORALUZE

Ikusi egitaraua.