Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen berri emateko jardunaldia ostiralean Debegesan, eskualdeko enpresei zuzenduta
SPRI Taldeak eta Debegesa garapen agentziak Debabarreneko enpresei zuzendutako doako jardunaldia antolatu dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta SPRI taldearen 2016 urteko laguntzen berri emateko.
Zehazki, arlo hauetako laguntzak ezagutaraziko dira: Teknologia eta Berrikuntza, Enpresa Sustapena eta Nazioartekotzea. Halaber, diruz laguntzen diren proiektu motak ezagutaraziko dira, SPRIko teknikariek nola baloratzen dituzten eta laguntzen funtzionamendua.
Jardunaldia ostiralez egungo da, apirilak 15, 9:00etatik 10:30era, Ostiralak Debegesan ekimenaren baitan. Parte hartzea doakoa izango da, aurrez izena emanda.
Hizlaria Josu Ocariz izango da, SPRIko Berrikuntza eta Enpresen Eraldaketa Saileko Zuzendaria.
Interesa duten enpresek izena eman dezakete online hemen, 943 820 110 telefonora deituz edo pymes@debegesa.eus helbidera idatzita.