Mutrikun enplegua sortzeko eta ekintzailetasuna bultzatzeko laguntzak emateko programa
Tokiko Gobernu Batzarraren 2016ko azaroaren 17ko ebazpen bidez 2016 urterako Mutrikun enplegua sortzeko eta ekintzailetasuna bultzatzeko laguntzak emateko programa arautzeko oinarriak (Mutrikulan) onartu dira.
Aplikagarria izango da Mutrikuko udalerrian sustatuta eta araudi honi lotuta, enplegua sortzen duten enpresa-ekimenei.
Oinarri hauen garapen eta kudeaketan DEBEGESAren laguntza eta elkarlana izango da.
Diru laguntza deialdira aurkezten diren enpresek hertsiki bete beharko dituzte indarrean dagoen legeria ekonomia, zerga eta lan kontuetan.
Ordenantza honetan araututako neurrien garapena ondoko programen bitartez gauzatuko da:
— Enpresa-proiektu berrien sustapena.
— Enpleguaren sustapena.
— Disfuntzio fisikoak dituztenen enplegu sustapena.
- Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
- ekintzaile@debegesa.eus / 943 82 01 10 (Jaione Leibar – Debegesa)