DEBEGESAk eta Laboral Kutxak hitzarmena sinatu dute, Debabarreneko ekintzaileei finantziazioa errazteko

2016-12-13 Iruzkinik ez

Debegesa eskualdeko garapen agentziak eta Laboral Kutxak hitzarmena sinatu dute Debabarreneko ekintzaileek euren enpresa-jarduera eta proiektuetarako finantzazioa baldintza hobeetan eskura dezaten.

Debegesako zuzendari nagusiak, Juan Angel Balbasek, eta Laboral Kutxako arduradunak, Juan Maria Osterizek, sinatu dute lankidetza hitzarmena. Bertan egon da, halaber, Fernando Oruesagasti, sukurtsaleko zuzendaria Eibarren.

Hitzarmenak finantza-produktu ezberdinak jasotzen ditu eta bideragarritasun plana Debegesarekin egiten duten ekintzaileek baldintza hobeak izango dituzte finantziazioa lortzerako orduan.

Urtebeteko iraupena du akordioak, luza daitekeena, eta bi entitateek ekintzailetzarekin duten konpromiso sendoa erakusten du.

Abantaila hauen guztien gaineko informazio zehatza jaso nahi duenak Debegesara dei dezake 943 82 01 10 telefonora, edo ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatzi.