Debabarrena eskualdeko ordezkaritza FITURen da
Debabarreneko eskualdea FITURen da beste behin. Madrilera gure eskualdeko ordezkaritza zabala joan da, Debegesaren eskutik: Mutriku, Deba, Eibar eta Ermuko Udalak; Debegesako Turismo saila; Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoak, eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko ordezkariak.
Euskadi-Basque Country standaren barruan, Euskal Kostaldearen txokoan, Debabarreneko erakargarritasunen berri emango zaie bisitariei: proposamen turistiko desberdinen gaineko informazioa, eskualdeko herriei buruzkoa… beti ere, noski, Debabarreneko baliabide turistiko nagusiena azpimarratuz: Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea (Mutriku, Deba eta Zumaiak osatua).
Era berean, Eibarko Armagintzaren Museoaren 10. urteurrenak ere tokia izango du Fiturren. Orain hamar urte ateak ireki zituenetik erakarpen turistiko bihurtu da, eskaintzen dituen behin-betiko erakusketa eta bisita gidatuak tarteko.
- Informazio gehiago: debabarrenaturismo.com