DEBEGESAk bi ikastaro eskainiko ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, jendaurrean hitz egiten ikasteko

2017-02-02 Iruzkinik ez

Debegesa eskualdeko garapen agentziak otsailean bi ikastaro eskainiko ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, jendaurrean eraginkortasunez hitz egiten ikasteko. Ikastaroak komunikazio-gaitasuna hobetu eta landu nahi duten profesionalei zuzenduta daude.

Ikastaroa euskaraz, “Jendaurrean eraginkortasunez hitz egitea” izenburupean, otsailaren 21ean eta 28an egingo da; gaztelaniaz, berriz, otsailaren 10ean eta 17an egingo da. Bi ikastaroak Manu Marañon formatzaile eta coachak emango ditu.

Ikastaroak Debegesan eskainiko dira goizez, 9:00etatik 14:00etara. Prezioa 140 eurokoa da.

Saioetan hainbat alderdi landuko dute ikasleek: nerbioak eta beldur eszenikoa nola kontrolatu, ahotsaren eta gorputzaren jarrera  edota mezua nola prestatu eta egokitu eragina handitzeko. Gehienbat praktikoa izango da ikastaroa, grabaketak egingo dira bideoz, eta alderdi teorikoa ere izango du.

Interesa dutenek izena eman dezakete debegesa.eus webgunearen bitartez, ekintzaile@debegesa.eus epostara idatziz, edo telefonoz 943 82 01 10 zenbakira deituz (Jaione Leibar – Debegesa).