Debabarreneko enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen aurkezpena

2017-04-10 Iruzkinik ez

Debegesak, SPRI Taldearekin batera, eskualdeko enpresentzat doako jardunaldia antolatu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI taldeak – Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia- 2017 urtean eskainiko dituzten laguntzen berri emateko.

Jardunaldia apirilaren 28an izango da 9:00etatik 11:00etara Debegesaren egoitzan (Azitain industrialdea 3 bis, Eibar).

Saio honetan, orokorrean SPRIk eskaintzen dituen laguntzez gainera, Berrikuntza programetako laguntzak ikusiko dira bereziki, hala nola:

  • Renove Makineria
  • Innobideak Lehiabide
  • Innobideak Kudeabide
  • Innobideak Pertsonak
  • Innobideak Prestakuntza

Jardunaldian parte-hartuko duten hizlariakJosu Ocariz, SPRIko Berrikuntza sailaren arduraduna eta Imanol Cuetara,  SPRIko Ekintzailetza arloko arduraduna izango dira.

Parte hartu nahi duten enpresek izena eman dezakete on-line debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edo  helbidera idatziz.