Sailak

TURISMOA

Debabarrena turismo-helmuga bihurtzea, jada badauden toki eta errekurtsoei turismo balioa ezarriz eta azpiegiturak eta ekipamenduak hobetuz.

HIRIGINTZA ETA BIRGAINKUNTZA

Debegesan, Debabarreneko Birgaitzeko Hirigintza Elkarte gisa (SUR), birgaitze-obra baten prozesu osoan eta fase guztietan laguntzen diegu partikularrei eta komunitateei (fatxada, teilatua, igogailua, irisgarritasuna hobetzea,…). Gainera, birgaitze ekintza publiko eta pribatuak bultzatzen ditugu.

ENPLEGUA ETA GIZARTE BERRIKUNTZA

Debegesa eskualdean enplegu aukerak sortzea eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da xedea. Enplegu programen bidez pertsonen gizarteratzea eta lan munduratzea errazten dugu, beti ere, lan merkatuan atzeman diren enplegu beharren arabera.

BERRIKUNTZA, EKINTZAILETZA ETA ENPRESA

Debegesak enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea du helburu eta enpresei enpresa berrikuntzan aurrera egiten laguntzeko bidean eragile nagusi izan nahi du. Debabarreneko enpresekin elkarlanean dihardugu lehiakortasuna hobetzeko, kudeaketa hobetzen laguntzeko, berrikuntza bultzatzeko eta ezagutzaren elkarbanatzea eta sinergiak sustatzeko.

GARAPEN JASANGARRIA

Sail honen helburu nagusia Debabarreneko eskualdean garapen jasangarria sustatzea da. Hiritarrei, enpresei eta udalei zuzendutako ekintzak garatzen ditugu. Hauen bitartez hiritarren partehartzea udal kudeaketan eta, udalerrien zein eskualdearen garapen iraunkorra bultzatu nahi da.

Consejo de dirección