Txertatu Merkatuan programan parte hartzen ari dira Debabarreneko 8 gazte
Txertatu Merkatuan deritzon proiektu hau lana aurkitzeko zailtasun bereziak dituzten 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta dago (prestakuntza-maila baxua dutenak, ikasketak utzi dituztenak…), lana aurkitzen laguntzeko. ‘Egokitu’ deritzon fasea amaituta (124 ordu), ‘Trebatu’ izeneko bigarren fase batean ari dira orain (255 ordu). Tailer erdi-produktiboetan paletak erabiliz altzariak nola eraiki ari dira ikasten.
Ekintza hau TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen 91,89%, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.