Euskadiko agentzia eta touroperatzaileek Debabarrenera egin dute gaur bisita negozio turismoarekin lotutako zerbitzu eskaintza gertutik ezagutze aldera
Euskadiko agentzia eta touroperatzaileek Debabarrenera egin duten bisita SD Eibarrek Ipuruan dituen instalazioetan hasi da, Eibarren. Ondoren, Armagintzaren Museoa ezagutzeko aukera izan dute. Jarraian, Ermura abiatu dira eta han Izarra Centren elkartu dira eskualdeko tokiko eragileekin.
Bisita edo fam trip hau aukera ezin hobea da Euskadiko agentzia eta touroperatzaile nagusiek Debabarreneko tokiko eragileak ezagutzeko, hala nola, jatetxeak, ostatuak eta bestelako baliabide turistikoak, museoak edota Euskal Kostaldeko Geoparkea, ondoren eurek enpresei, negozio eragileei edota sustapen-bidaietan eskaini ditzaten negozio eta aisialdi eskaintza zabalaren barruan.
Eibarko eta Ermuko udaleko ordezkariak izan dira bertan, baita eskualdeko turismo eragileak eta Basquetourreko eta Debegesako ordezkariak ere.