Gure Balioak Sarirako hautagaiak proposatzeko epea zabalik da

2017-06-20 Iruzkinik ez

Beste urte batez, eta dagoeneko zortzigarren edizioa du, Gure Balioak Saria abian da. Debegesa Garapen Agentziak sustatu eta antolatzen du Gure Balioak Saria; Debabarreneko eskualdean giza balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea du xede. Sari honek indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta lankidetza-elkarlana dira.

Sariduna hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 16an amaituko da. Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta gizataldeek ere.

Proposamenak egiterako orduan, hautagaiek zenbait baldintza behar dituzte: Debabarrenean jaioak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie; eskualdearekin lotura izan behar dute; eta, balioetan oinarritutako ibilbidea edo jarduera erakutsi behar dute.

Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko bete beharreko orria debegesa.eus/gurebalioak atalean dago eskuragarri. Orria bete ondoren, balioak@debegesa.eus helbidera bidali behar da.

Jasotako proposamen guztiak epaimahaiak aztertuko ditu, unibertsitate, enpresa, kultura eta gizarte arloetan diharduten 9 lagunek osatua. Gure Balioak Sariaren banaketa ekitaldia Mendaron egingo da, urrian.

Saridunak Juan Luis Baroja Collet artistaren eskultura bat jasoko du, sari honetarako bereziki diseinatua.

 

Aurreko edizioetako saridunak

2010az geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria, Debabarreneko eskualdean giza balioak indartzeko eta sustatzeko helburuarekin –integritatea, errespetua, ekintzailetza eta lankidetza-elkarlana –, eskualde lehiakor eta jasangarri bat lortzeko bidean beharrezko direla iritzita.

Aurreko edizioetan, saridunak izan dira: