Conversiaren jarduera komertzialari buruzko ohar argigarria
Conversia enpresa Debabarreneko enpresei egiten ari den dei komertzialen harira, Debegesak barkamena eskatu nahi du sortu den gaizki-ulertuagatik.
Dei hauek ez ditu inolaz ere Debegesak egin, Conversia enpresak egin ditu.
Debegesak Conversiaren zerbitzuen berri eman zuen (uztailaren 19ko mailingaren bitartez) honek enpresei doako aurre-auditoretzak egiteko eskaintza aurkeztu baitzuen.
Debegesak informazioa eskani nahi izan die enpresei, ez besterik, eta ez du parte hartu Conversiak egin dituen jarduera komertzialetan.
Esan gabe doa, Debabarreneko enpresek ez dute beharrik Conversiaren komertzialak euren enpresan hartzeko, ezta euren zerbitzuak kontratatzeko ere, jakina.
Enpresa honekin lankidetzan aritu garen urte hauetan guztiotan ez dugu arazorik izan, baina azken egunotan gertatutakoak ikusita, Debegesak lankidetza hau bertan behera lagatzeko erabakia hartu du.
Eskerrak eman nahi dizkiegu egoera honen berri emateko deitu diguten enpresei.
Debabarreneko enpresen esanetara gaude edozein zalantza argitzeko. Berriro ere barkamena eskatuz, agurtzen zaituztegu.