“Anfitriones” programako 3 ikastaro eskainiko dira azaroan Debegesan, turismo arloko profesionalei zuzenduta

2017-10-17 Iruzkinik ez

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetourren bidez eta Turismoko Estatu-Idazkaritzarekin lankidetzan, “Anfitriones” programako ikastaroetan parte hartzeko izen-emate epea ireki du. Ikastaroak %100 finantzatuta daude eta izena emateko epea azaroaren 8an amaituko da.

Trebakuntza-saio hauekin, Eusko Jaurlaritzak lortu nahi du: parte hartzen dutenek, euren eguneroko lanean, bezeroei tratu bikaina emateko praktika eta teknika berriak erabil ditzatela. Aldi berean, laneko giroa hobetzea eta talde-lana suspertzea ere lortu nahi da, zalantzarik gabe bezeroak eramaten duen inpresioa hobetzeko eragina duen langileen gogobetetasuna lortzeko.

Euskadin hiru lekutan eskainiko dira ikastaroak, Eibarren (Debegesaren bulegoetan), Getxon eta Gasteizen. Eskainiko diren ikastaroak honakoak dira:

Debegesan, Eibarren (Azitain Industrialdea 3 bis):

  • Azaroaren 14an (15:30 – 19:30) “Behar berezidun  bezeroei zuzendutako arreta” 
  • Azaroaren 15ean (9:00 – 13:00) “Komunikazio eraginkorra bezeroarekin” 
  • Azaroaren 15ean (15:30 – 19:30) “Zure jomugaren tokiak eta zerbitzuak gomendatu (Euskadi)

 

Getxo Elkartegia (Getxo):
– Azaroaren 13an (9:00-13:00) “Behar berezidun bezeroei zuzendutako arreta” 
– Azaroaren 13an (15:30-19:30) “Komunikazio eraginkorra bezeroarekin” 
– Azaroaren 14an (9:00-13:00) “(Euskadi) Zure jomugaren tokiak eta zerbitzuak gomendatu”.

Eta Gasteizko Salburua Parkeko “Ataria”-n:

  • Azaroaren 16an (9:00-13:00) “Behar berezidun bezeroei zuzendutako arreta”
  • Azaroaren 16an (15:00-19:00) “Komunikazio eraginkorra bezeroarekin” 
  • Azaroaren 17an (9:00-13:00) “(Euskadi) Zure jomugaren tokiak eta zerbitzuak gomendatu” 
  • Azaroaren 17an (15:00-19:00) “Harrera atseginez egiteko formulak”


Informazio gehiago:

    – Eposta: anfitriones.presencial@segittur.es 
    – Telefonoa: 93 008 00 75, 9:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera.