Eibarko Udalak ‘Eibar Ekinean’ prestakuntza-programa berria abiatu du, autoenplegua bultzatzeko
Eibarko Udalak Eibar Ekinean ekimena jarri du martxan langabezian dauden herritarrei trebakuntza eskaintzeko, negozio baterako ideia bat izan eta hura garatzeko gogoa duten guztiei zuzendua. Prestakuntza-programa hau enpresa bat abian jartzeko asmoa edo nahia duten langabeei laguntza eskaintzeko asmoz sortu da.
Parte hartzeko baldintzak hauexek dira: Eibarren erroldatua eta langabezian egotea, eta ahoz eta idatziz maila egokia izatea. Plazen %60 etorkinentzat izango da.
Ekimen hau Debegesaren laguntzarekin egingo da; erakunde hau Debabarrena garatzeko Agentzia, aditua da ekintzaileei laguntzen eta negozio berrien bideragarritasun-azterketa egiten. Izan ere, azken 5 urteotan, 89 enpresa berri eratzen lagundu dute eta 124 enplegu finko sortu dira.
Landuko diren gai batzuk dira: Sormena. Nola sortu negozio-ideiak; Canvas Eredua. Negozio-ereduaren azterketa; Marketing Plana; Plan finantzarioa; enpresak sortzearen forma juridikoak eta lege-alderdiak; Bideragarritasun Plana; laguntzak eta diru-laguntzak (Eibarko Udala, Lanbide eta beste batzuk).
Eskaerak Pegoran aurkeztu behar dira azaroaren 7tik 17ra bitarte. Hautaketa-prozesua azaroaren 20an eta 21ean egingo da. Aurreikusitako epea 3 hilabetekoa izango da.