“Negozio aukerak Fabrikazio Aurreratuaren sektorean” jardunaldia, azaroaren 28an IMHn
Azaroaren 28an, asteartean, “Negozio aukerak Fabrikazio Aurreratuaren sektorean” izeneko jardunaldia egingo da IMHn, Elgoibarren. Jardunaldia Debabarreneko enpresa arduradunei zuzenduta dago, Fabrikazio Aurreratuaren jarduerei lotutako aukerei heldu edo horietan sakontzeko interesa duten guztiei.
Jardunaldia goizeko 9:00etatik 11:00etara izango da. Helbidea hau da: IMH Karakate Gela, Azkue auzoa 1 – 20870 Elgoibar.
Egitaraua hauxe izango da:
- Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena. IMH, Debegesa (10’)
- Industria 4.0-ren erronkak eta aukerak. Spri (20′)
- Gipuzkoan Industria 4.0 sustatuz. Gipuzkoako Foru Aldundia. (10’)
- Fabrikazio Aurreratuaren ezarpen ereduak: (70′)
- DANOBAT S.Coop. Makina Erreminta & Industria 4.0.
- GOIMEK S.Coop. Fabrikazio Aurreratuaren Prozesuak.
- IMH. Kasu praktikoa. Fabrikazio globalaren prozesu eta produktu berria.
- Galderak, zalantzak (10′)
- Kafea eta ideiak partekatzeko tartea.
Izena eman HEMEN.
Antolatzaileak: IMH, Innobasque, Spri, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Debegesa.