“3D diseinua, munduari ezagutzera eman zure produktua” jardunaldia ostiralean, Debabarreneko enpresei zuzenduta

2018-01-23 Iruzkinik ez

Ostiralak Debegesan egitasmoaren barruan, Debegesa garapen agentziak eskualdeko enpresentzat doako jardunaldia antolatu du ostiralerako, hilak 26, 4.0 industrian 3D diseinuak duen garrantziari buruz. 2aCAD enpresak eskainiko du saioa.

Jardunaldiaren baitan, 4.0 industriara egokitzeko 3Dn diseinatzeak dituen abantailez arituko dira eta nola gero eta gehiago diren 3D eta BIM (Building Information Modeling) erabiliz lan egiten duten enpresak. Gainera, bertaratzen direnek errealitate birtuala probatzeko aukera izango dute.

Jardunaldia euren produktuak sarean ezagutzera eman nahi dituzten enpresei zuzenduta dago, eta oraindik 2Dn diseinatzen ari diren enpresa eta autonomoei.

jardunaldia ostiralean egingo da, hilak 26, 9:00etatik 12:00etara, Debegesaren egoitzan.
 

Parte hartu nahi duten enpresek izena eman dezakete online debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.eus helbidera idatziz. Izen-ematea doakoa da.