Eskualdeko enpresen garapena eta lehiakortasuna sustatzeko proiektu berriak abian dira Debabarrenean
Debabarreneko enpresak sendotzea eta eskualdeko garapen ekonomikoa sustatzea dute helburu Debegesak aurten aurrera eramango dituen proiektu berriek. Denek ere eskualdeko industria arloko enpresen artean lankidetza sareak sortzea, enpresen gaitasun teknologikoak eta produkzio-baliabideak ezagutzea eta enpresen digitalizazioa dute helburu, enpesen lehiakortasuna hobetze aldera.
Martxan diren proiektuen artean hauexek dira azpimarragarrienak:
- “Debabarreneko Enpresen Sarea”: kalteberatasun egoeran dauden enpesen artean lankidetza sustatzea du helburu.
- “Debabarrena-TEK”: espezialiazio adimentsuko lehentasunezko hiru arloetan – fabrikazio aurreratua, energia eta osasuna – balio kate berriak garatzeko asmoz enpresa txiki eta ertainei laguntzea izango du helburu nagusi.
- “Digitalizazioa: etorkizuneko enplegua sortzen”, enpresei negozio eredu berriak gerturatzeko helburuarekin.
- “Industria 4.0”, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta gainerako eskualdeekin elkarlanean, Industria 4.0 ikuspegiarekiko enpresak zein egoeratan dauden aztertzea du helburu egitasmoak; horretarako, eskualdeko 67 enpresa elkarrizketatuko dira.
Proiektu hauek aurrera eramateko Debegesak finantziazioa eskuratu du,