Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana aurkezteko bilera irekiak Astigarribian eta Deban

2018-03-12 Iruzkinik ez

Asteazkenean eta ostegunean, hilak 14 eta 15, Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Planaren berri emateko bilera irekiak egingo dituzte Mutrikuko eta Debako Udalek.

Deba ibaiaren eta ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana bi udalek sustatu dute. Deba ibaiaren eta ibaiertzaren paisaia berreskuratzea eta balioan jartzea du helburu Plan honek, hain zuzen ere, zatirik interesgarrienean, bai paisaia aldetik, baita bertan biltzen diren ondare kultural eta natural elementu ugariengatik ere. Azpimarratzekoa da, gainera, 2017an egindako partaidetza prozesu baten bidez landu da plana, 61 lagunen partaidetzarekin.

Bi bilerak arratsaldez egingo dira eta interesa duen herritar oro azaldu daiteke bertara. Bertan izango dira udal ordezkariak eta plana erredaktatu duten Debegesa garapen agentziako bi teknikari. 

 

MUTRIKU:

Eguna: Martxoak 14, asteazkena
Tokia: Astigarribiako elizan
Ordua: 17:30ean.


DEBA:

Eguna: Martxoak 15, osteguna
Tokia: Agirre Jauregian.
Ordua: 17:30ean