Global Training Bekak 2018
Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, eta Donostiako Sustapenak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 60 Global Training Beka banatuko dituzte aurten ere.
Baldintzak.-
- Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketa edukitzea.
- 30 urte baino gutxiago izatea 2018ko urtarrilaren 1ean.
- Euskal Herrian erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko etenik gabeko antzinatasunarekin, 2018ko urtarrilaren 1ean.
- Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktikak egiteko aukera ematen duen beste bekarik jaso ez izana.
- Ingeles-maila altua izatea (C1). Horretarako, ahozko eta idatzizko froga egingo da.
- Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
- Eskatzaileak ez izatea inolako zigor edo administrazio zehapenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta, era berean, ez izatea aurreko horretarako ezgaitzen duen inolako lege-debekurik ere.
Epea eta hautaketa prozesua.-
2018ko ekainaren 15etik uztailaren 16ra.
Informazio gehiago HEMEN.