Lan eskaintza: Enpresa eta Berrikuntza sailerako teknikari laguntzailea
Eginkizunak:
– Ekintzaileei eta enpresei arreta.
– Bideragarritasun planak burutzeko laguntza.
– Enpresa berriak martxan jartzeko aholkularitza (aktibitatearen legeztapena eta betebehar fiskalak)
– Diru-laguntzen kudeaketa.
– Enpresen kudeaketari buruzko prestakuntza ematea
Eskakizunak:
– Goi mailako ikasketak (lanbide heziketa edo unibertsitate ikasketak) Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza arloan (enpresagintza, LADE…).
– Gutxienez urtebeteko esperientzia eginkizun hauetan: bideragarritasun planak, berrikuntza proiektuak, enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuak….
– Hizkuntzak: Ahozko eta idatzizko euskara C1 maila eta ingelesa jakitea.
– Teknologia berriak: Office erabiltzaile maila altua (Excel, Access, PowerPoint, etc.), sare sozialak eta tresna digitalak.
– Beste gaitasun batzuk: Antolaketa gaitasuna, enpatia, ardurak hartzeko gaitasuna, komunikazio gaitasuna, egoeren aurrean irtenbideak aurkitzeko gaitasuna eta autonomia.
– Beste batzuk: B1 gidabaimena (autoa erabilgarri) eta Debabarrena eskualdearen ezagutza.
Bidali curriculuma, 2018ko uztailaren 8a baino lehen, eposta honetara: komunikazioa@debegesa.eus