Lan eskaintza: Administrazio Teknikaria
Eginkizunak:
Administrazio orokorreko kudeaketa, kontratuen kudeaketa, fakturazioa, kontabilitatea, kobrantza eta ordainketen kontrola, zuriketak, etabar. Administrazio publikoan esperientzia izatea baloratuko da.
Eskakizunak:
– Goi mailako ikasketak (lanbide heziketa edo unibertsitate ikasketak): Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, enpresa-ikasketak, ekonomia-ikasketak edo antzekoa. Gutxienez bi urteko lan-esperientzia administrazioan.
– Hizkuntzak: Euskara C1 maila eta ingelesa (maila ertaina). FIRST titulua baloratuko da eta beste hizkuntza batzuk.
– Teknologiak: Office erabiltzaile maila altua (Excel, Access, PowerPoint, etc.), eta tresna informatikoak.
– Beste gaitasun batzuk: Antolaketa eta kudeaketa gaitasuna, ardurak hartzeko gaitasuna, komunikazio gaitasuna, egoeren aurrean irtenbideak aurkitzeko gaitasuna eta autonomia.
Izena eman LANBIDEren bitartez: KODEA: 162018007232 (2018ko uztailaren 17ra arte)