Kerexetaegia Hegokoa trikuharriaren berreraikitze lanen hasiera eta bisita gidatu programa berria Dolmenen Ibilbidean

2018-09-05 Iruzkinik ez

Datorren astelehenean, irailak 10, 11:00etan, Debegesa garapen agentziaren egoitzan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar), Elgoibarko, Soraluzeko eta Bergarako herriak batzen dituen DOLMENEN IBILBIDEA berreskuratu eta balioan jartzeko proiektuaren aurrerapausoak aurkeztuko ditugu prentsaurrean.

Doako bisita gidatuen programa berria eta Kerexetaegia Hegokoa trikuharria berreraikitzeko datozen egunetan hasiko diren lanen berri emango dugu. Halaber, Aranzadi Zientzia Elkarteak Gizaburuako trikuharrian egin dituen indusketa lanen emaitzak emango ditu ezgautzera.

 

Parte hartuko dute:

  • ELENA LETE, Bergarako alkatea
  • ANE BEITIA, Elgoibarko, alkatea
  • IKER ALDAZABAL, Soraluzeko alkatea
  • JESUS TAPIA, Aranzadi Zientzia Elkartea (Historiaurreko Arkeologia Saila)

 

Etortzekoa bazara, konfirmatu, mesedez: komunikazioa@debegesa.eus / 943 82 01 10