IMH-ko Digital Manufacturing Unibertsitate Masterrerako izen-emateak zabalik jarraitzen du

2018-09-18 Iruzkinik ez

IMH-ko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako (Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako ikastetxea) Digital Manufacturing Unibertsitate Masterra ofiziala da eta modalitate dualean garatuko da. Programa punta-puntako enpresekin elkarlanean diseinatu du IMHk. 

Enpresa horiek edukiak zehazten lagundu dute, eta irakatsi ere egingo dute bertan. Gainera, zenbait erakundetako irakasle eta profesional ospetsuek -eta euren ezagutza arloetan aitzindariek- ere hartuko dute parte.

Helburuak honako hauek dira:

  • Industriaren digitalizazioak sortutako testuinguru industrial berriari buruzko prestakuntza espefizikoa jasoko duzu.
  • Fabrikazio Aurreratuko ingeniaritzaren konpetentzia teknikoak eta Kudeaketa Industrialaren oinarriak bateraten dituen diziplina anitzeko formakuntza jasoko duzu.
  • Fabrika adimetsua erreztasunez erabiliko duen espezialista izateko gaituko zara.

Masterra garatzeko eredua Duala da, hau da, hiru aktore nagusiek (unibertsitatea, enpresa, ikaslea) elkarlanean dihardute eta abiapuntutik helburu komuna partekatzen dute. 

Masterraren hezkuntza programak Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia darabil ikasgaien irakaskuntzan. Eredu Dualak %50eko (gutxienez) lan kontratua suposatzen du ikaslearentzat, unibertsitate-masterra egingo duen enpresaren lan jardunean.

Unibertsitate masterraz gain, IMHn ondorengo berezko tituluak eskaintzen ditu:

Informazio gehiago:  edo deitu 943 74 41 32 (Leire Alberdi)