Debabarreneko Energia Estrategiari buruzko hausnarketa abiarazi du DEBEGESAk

2018-10-01 Iruzkinik ez


Gaur, urriak 2, eskualdeko udaletako ordezkari politikoak eta teknikariak batu dituen bilera egin da Debegesa Garapen Agentzian. Helburua Debabarreneko Energia Estrategiari buruzko hausnarketa abiaraztea izan da, helburuak denon artean adosteko, egutegi bat finkatzeko eta jarraitu beharreko metodologia prozesua definitzeko.

Hausnarketa prozesu honen bitartez, energia arloan Debabarreneko etorkizuneko ikuspegi bai edo egoera desiragarria zein den argitu nahi da.

Halaber, Debabarreneko egungo energia estrategiaren aurrerapausoak aztertuko dira, zortzi udalerrien heldutasun maila energetiko analizatuko da eta lerro zein baterako lehentasunak ezarriko dira.