Eibarren lantokia izango duten laneratze-enpresen sorrera sustatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Eibarko Udalak
Deskribapena: Lantokia Eibarko udalerrian izango duten laneratze-enpresen sorrera sustatzeko dirulaguntzak eskatzea.
Hartzailea: Dirulaguntza hauak azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuak zehazten dituzten laneratze-enpresek jasoko dituzte. Dekretu horrek laneratze-enpresen kalifikazioa arautu, horietara sartzeko prozedura eta enpresen erregistroa ezartzen ditu. Baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Laneratze-enpresa 2019an sortu izatea.
- Lantokiren bat izatea Eibarren.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzan dagokion Erregimenean emandako altak Eibarko udalerrian egitea.
- Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren hasierako alta 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko irailaren 30era bitartean egingo da.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90 izango da, gehienez ere 10.000€.
- Eskaera egiteko epea: 2019ko maiatzaren 13tik urriaren 18ra (biak barne).
- INFO+: Eibarko Udala