Estrategia Digitala eta Erremintak izenburupean jardunaldi berria enpresentzat
Lantegi didaktiko honen helburua Estrategia Digital bat garatu eta martxan jartzearen abantailak ikustea da, era praktiko batean eta elikadura sektoreko adibideak aztertuz.
Hurrengo ekainaren 19an egingo da jardunaldia “Estrategia Digitala eta Erremintak” izenburupean Debegesa Garapen Agentziaren bulegoetan, Eibarren (Pol. Ind. Azitain 3 bis) 09:00etatik 13:00etara. Aipatu egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa inguruneko eta Lurralde orekako Departamentuaren laguntzari esker gauzatuko da.
Hizlariak Gorka Ariznabarrena Izkue eta Iñaki Osa Carbajal izango dira, Talka Marketing enpresakoak biak.
Non eta noiz
- Noiz: Ekainak 19
- Non: Debegesa Garapen Agentzian (Pol. Ind. Azitain 3 bis, Eibar)
- Ordutegia: 9:00-13:00.
Izen-ematea
Izena emateko epea ekainaren 18an amaituko da eta izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:
- E-posta: info@guremarket.eus
- Telefonoa: 943 820 110
- Ondorengo inprimakia beteta
Edozein argibiderako:
943.820.110