HAZILAN+ programak ez du soilik zure gaitasunetan arreta jartzen, enpresen benetako beharrekin konektatzen ere laguntzen dizu, enpresak bilatzen ari diren hautagaia bihur zaitezen.
Datozen hilabeteetan irekiko dugu programan izena emateko aukera
Hazilan+ proiektua pertsona kualifikatuen laneratzea eta enplegagarritasuna hobetzeko ekintzen ibilbide osoa da. Arreta berezia jartzen du etxeko lanak edo zaintza-lanak, besteak beste, egin ondoren lan-merkatura itzultzen diren emakumeengan.
Osatu
Talde-saioak lan-merkatuan eskatzen diren trebetasunak lortzeko. Ibilbidea enpresako praktikekin osatzen da.
Lorpen
Lan-merkatuan zuzenean sartzeko banakako ibilbidea. Lanpostua berehala lortzeko gaitasun nahikoa erakusteko gai diren pertsonei zuzenduta dago edota Euskal Herritik kanpo bizi diren pertsonentzat.
LORPENen bidez, lana zuzenean aurkitzen lagunduko dizugu, zure erabilgarritasunera egokitu daitekeen programa baten bidez.
Langabezian
egotea
Erdi-mailako, goi-mailako edo unibertsitateko titulua
Debabarrena eskualdeko herriren batean erroldatua egotea
Hazilan+ 16 garapen-agentzien eta erakunderen arteko lankidetza-proiektua da. Hauek, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ekimen honekin bat egin nahi duten pertsonen eta enpresen eskaerei erantzungo diete.
Amurrio Bidean, Erandioko Udala, Iraurgi Berritzen, Leioako Udala, Goieki, Lauidoko Udala, Beterri Buruntza, Uggasa, Debegesa, Oarsoaldea, Urola Kostako Udal Elkartea, Debagoienako Mankomunitatea, Mungialdeko Behargintza, Tolosaldea Garatzen, EGAZ Txorierri y Lanbide Ekimenak.
Proiektu hau EGF 2021-2027 Programak kofinantziatzen du % 40an eta Debabarreneko eskualdeko Udalen finantziazioa jasotzen du % 60an.