Zerbitzuak

Hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiegu pertsona langabeei, ekintzaileei, enpresei, herritarrei eta bisitariei. Horretarako, lan-talde espezializatuak ditugu zuk, partikular gisa, edo zure enpresak, behar duzun arloetan laguntza emateko.

Etxebizitza birgaitzeko laguntza zerbitzua

Debegesan, Debabarreneko Birgaitzeko Hirigintza Elkarte gisa (SUR) Birgaitze-obra baten prozesu osoan eta fase guztietan laguntzen dizugu (fatxada, teilatua, igogailua, irisgarritasuna hobetzea,…), nahiz izaera pribatukoa edo bizilagunen komunitatekoa izan.

+ INFO GEHIAGO

Ekintzaileei eskaintzen zaien laguntza zerbitzua

Ekintzailetzari laguntzeko zerbitzutik zure enpresa-ideia garatzeko fase guztietan lagunduko dizugu, ideiatik bertatik ideia martxan jarri eta finkatu arte. Gainera, laguntzak eta dirulaguntzak lortzeko informazioa eta aholkularitza ematen dizugu, baita maileguak lehentasunezko baldintzetan eskuratzeko aukera ere. 

+INFO GEHIAGO

Herritarrei zuzendutako energia aholkularitza bulegoa

Egin zure kontsulta eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien instalazioari buruz.

+ INFO GEHIAGO

Enplegurako programak eta formakuntza

Eskualdean enplegu aukerak sortzea eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da gure xedea. Enplegu programen bidez pertsonen gizarteratzea eta lan munduratzea errazten dugu, betiere, lan merkatuan atzeman diren enplegu beharren arabera.

+ INFO GEHIAGO

Enpresei zuzendutako zerbitzuak eta programak

Gure helburua da eskualdeko enpresa, gizarte eta zerbitzu-sarea prestatzea, etorkizunean izango diren erronka garrantzitsuei aurre egiteko eta lehiakortasuna hobetzeko. Horretarako, finantzaketa, industria-lurzorua, formakuntza, enpresa-aholkularitza eta kudeaketa, lan eskaintzak, etab. kudeatzen ditugu.

+ INFO GEHIAGO

Debabarrena eskualderako proiektu estrategikoak

Zerbitzu konkretuez gain, eskualdearen garapenerako baliagarriak diren proiektuak ere garatzen ditugu.