Emakumeen lidergoa sustatzeko ikastaroa Elgoibarren

2012-01-24 Iruzkinik ez

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta eta Debegesa garapen agentziak Elgoibarko Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean antolatuta, emakumeen lidergoa sendotzeko ikastaroa egingo da otsailean Elgoibarren, “Adimen emozionala genero ikuspegitik” izenburupean. Izen ematea doakoa da.

Ikastaroa nagusiki politika, enpresa edota gizarte arloan erantzukizun postuetan diharduten emakumeei zuzenduta dago eta hiru saiotan banatuko da. Hain zuzen, lehendabiziko saioa otsailaren 1ean egingo da, eta hurrengo biak otsailaren 8an eta 15ean.

Ikastaro honetan hainbat gai landuko dira, besteak beste, nortasuna eta subjetibitate femeninoaren eraikitzea, auto-motibazioa eta negoziazio eraginkorrerako estrategiak edota jendaurrean hitz egiteko teknikak.

Hiru saioak arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango dira, Elgoibarkok Kultur Etxean. Parte hartu nahi duten emakumeek izena eman behar dute ealonso@debegesa.com helbidera idatziz edo 943 82 01 10 telefonora deituz (Elena Alonso).