‘Ostiralak Debegesan’ ekimenak jarraipena izango du 2012an
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Debegesak, 2012an
profesionalei zuzendutako jardunaldiak antolatzen jarraituko du, ‘Ostiralak
Debegesan’ izeneko ekimenaren baitan. Honela, urtarriletik aurrera eskainiko
diren jardunaldien egutegia prestatzen dabil egunotan garapen
agentzia.
Aurten Debegesak 23 jardunaldi antolatu ditu eta guztira 465 lagunek
hartu dute parte. Saioetan denetariko gaiak landu dituzte, hala nola, ingurumen
legedia, Internet eta teknologia berriak, marketinga, birgaitze jasangarria,
datuen babesa… Hain zuzen, arrakasta handien izan duten jardunaldiak “Marketing
on-line” (48 parte-hartzaile), “Birgaitze-lan jasangarriak” (40 parte-hartzaile)
eta “Komunikazioa eta salmentak” (30 parte-hartzaile) izan
dira.
Saio hauek Debabarreneko enpresa eta ekintzaileei zuzenduta daude eta
helburua da profesionalek eguneroko lanean jorratzen dituzten gaietan sakontzea
eta hobetzen laguntzea.