Azaroaren 10ean emango da ezagutzera aurtengo Gure Balioak Sariaren irabazlea
30 izen
inguru daude Gure Balioak saria jasotzeko hautagaien artean eta datorren
ostegunean, hilak 10, emango da ezagutzera epaimahaiaren erabakia. Sariaren
banaketa ekitaldia Ermuko Lobiano Jauregian egingo da, arratsaldeko 19:00etatik
aurrera.
Aurten
bigarren edizioa beteko duen sariak giza balioen arloan Debabarreneko pertsona
edo erakunde baten ibilbidea goraipatzea du xede nagusi, eskualdean honako lau
gizarte-balio hauek sustatu asmoz: integritatea,
ekintzailetasuna,
errespetua eta
elkarlana edo lankidetza.
Iaz, lehendabiziko edizioan, 87 urteko Maria
Teresa Ganchegui eibartarrak jaso zuen errekonozimendua, Debabarreneko
eskualdean bultzatu nahi diren lau balioak ezin hobe ordezkatzeagatik. Hain
zuzen, Maria Teresa Ganchegui bera izango da saria aurtengo irabazleari eskura emango
diona.
Juan Luis Baroja
Collet artistaren eskultura bat jasoko du irabazleak sari gisa. Debabarreneko
entzute handiko artista da Baroja, bai nazioartean, bai estatu mailan, eta
Debako Eskulangintzarako Irakaskuntza Zentroko irakaslea da. Artelan hau sari
honetarako diseinatu eta burutu da espresuki.