Datuen babesari buruzko jardunaldia eskainiko du Debegesak

2011-01-28 Iruzkinik ez

Debegesak,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, “Ostiralak Debegesan” ekimenaren
baitan, datuen babesari buruzko jardunaldia antolatu du datorren otsailaren 4rako.

Enpresari
eta profesional oro derrigortuta dago bere elkarte edota jarduera Datu
Pertsonalen Lege Organikora egokitzera. Hori dela eta, Conversia aholkularitza
enpresaren eskutik eta “Datuen Babesa Enpresan” izenburupean, jardunaldi honek
Legearen oinarrizko kontzeptuen aurkezpena egin asmo du. Ikuspuntu
praktiko batetik enpresari legeak zertan eragiten dion azalduko zaie parte
hartzaileei, baita zer egin daitekeen legearen betetzeak erakundeen
produktibitateari eragin ez diezaion.

Jardunaldia eskualdeko enpresei zuzenduta dago eta
Debegesak
Eibarko Azitain industrialdean duen egoitzan
burutuko da, goizeko 09:00etatik 11:00etara. Parte hartzea doakoa izango da.

Ekimena Valora programaren baitan kokatzen da
eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatua dago, Euskadi 2007-2013 Programa
Operatiboaren bitartez.

Jardunaldietan
parte hartzeko interesa dutenek, izena emateko aukera dago honako webgunean: www.viernesdebegesa.com, edo
bestela, Debegesarekin harremanetan jarri beharko dute 943 82 01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.