Debabarrenak bere eskaintza turistikoa sustatuko du FITUR azokan

2011-01-14 Iruzkinik ez

Aurten ere
hutsik egin gabe, Debabarrenako eskualdea Madrilgo FITUR azokan izango da
turistikoki ezagutarazteko asmoz. Aurtengo edizioa urtarrilaren 19tik 23ra
egingo da eta Debabarrenak bere nobedadeak eta eskaintza turistikoa aukeztuko
ditu bertan.

Ohi
bezala, eskualdeko ordezkari politikoak eta Debegesa Debabarrenako Garapen Agentziako
 zuzendari eta turismo teknikariak azokara
bertara hurbilduko dira egun horietan gainerako erakundeekin harremanak sendotu
eta sektoreko profesionalen artean kontaktuak gehitzeko, hori guztia eskualdeko
turismo-jarduera dinamizatu eta sustatu asmoz. 

Euskadiko
Stand turistikoan kokaturik, FITUR
azokako 9. pabilioian, Debabarrenak turismo-promozio kanpaina berria aurkeztuko
du Madrilen, Euskal Kostaldeko Geoparkeak jaso berri duen Europar mailako
izendapena buru duelarik, Deba, Mutriku eta Zumaiako udalek bultzaturiko
proiektua, hain zuzen. Honela, Euskadiko Stand-ean
Geoparkearen inguruko erakargarritasunen berri emango zaie bisitariei: produktu
turistiko ezberdinak, ostatuak, museoak eta, oro har, zerbitzuak.

Era
berean, Flyscharen Ibilbidea sustatuko da aurtengo edizioan, Eusko
Jarlaritzaren eskutik Euskadi Turismo Saria jaso berri duela eta.

FITUR azokak 31. edizioa du aurten. Turismo
azoka garrantzitsuenetarikoa da mundu mailan eta urtero sektoreko
profesionalentzat derrigorrezko hitzordu bihurtu ohi da. Iazko edizioan,
2010ean, 166 herrialdeetako 10.000 erakusmahai baino gehiago elkartu ziren
azokan, eta 124.000 profesional baino gehiagok eta 7.000 kazetari inguruk hartu
zuten bertan parte.