Debabarreneko Emakumeen I. Topaketa Interkulturala

2011-04-19 Iruzkinik ez

 

DEBEGESA Debabarreneko
Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako
Sailaren babesarekin –Inmigrazio Zuzendaritza-, Debabarreneko Emakumeen I.
Topaketa Interkulturala
antolatzen ari da, eskualdeko Udaletako berdintasun eta
inmigrazio agenteekin elkarlanean eta, bereziki, Elgoibarko Udalarekin batera.

Jardunaldia
datorren maiatzaren 7an egingo da, larunbata, goizeko 9:30etatik 13:30etara,
Elgoibarko Kultur Etxean.

Jardunaldiak
honako helburu hauek bilatzen ditu:

  • Emakumeei
    zuzendutako topagune bat eskaintzea
  • Eskualdeko eta,
    orohar, lurralde guztiko emakume etorkin, bertako emakume eta jatorri ezberdina
    duten emakume elkarte ezberdinak ezagutara ematea, baita burutzen duten lana
    ere.
  • Emakumeen arteko
    harreman sozialak eta elkarren arteko laguntza bultzatzea.
  • Debabarreneko emakume
    inmigranteen egoeraren eta premien aurre-diagnostikoa egitea.
  • Emakume
    inmigranteen artean asoziazionismoa
    sustatzea, baita bertako emakumeen eta emakume inmigranteen artean ere.
  • Lankidetza eta lan
    sare bat sortzea, emakume elkarteek eta herrietako teknikariek osatuta.

Jardunaldia
Debegesak buruturiko eta Debabarrenean bizi diren atzerriko pertsona
inmigranteen integrazioa eta nazioartekotasuna ardatz dituen Eskualdeko
Lehenengo Ekintza Planaren baitan kokatzen da. Helburua da pertsona inmigranteen
harrera hobetzea, integrazio soziala laguntzea eta elkarbizitza sustatzea,
guztiontzat aberasgarri dena.

Gainera, ekimen
honekin Debegesatik gogoratu nahi dugu gure eskualdean betidanik presente izan
ditugun baloreak mantentzearen eta bultzatzearen garrantzia, hala nola, ERRESPETUA
eta LANKIDETZA.

Jardunaldi bat, hainbat ekimen

Jardunaldia bi zatitan banatzen da.
Lehenengo zatian, emakume inmigranteek, bertako emakumeek eta jatorri mistoa
duten emakumeek osatutako lau elkartek hitz egingo dute euren aktibitate,
helburu eta ekintza esparruez.

Bigarren zatian, KAFE-TErtulia egingo
da “Emakumeen bilguneetaz gogoeta” lelopean. Helburua emakume hauek guztiak
batzen dituena eta aldentzen dituena aztertzea da, ondoren, etorkizunera begira,
hurrengo lan ildoak ezartzeko. Hurrengo, bateratze-lana egin eta, bukatzeko,
ondorioak garatuko dira.

Egitaraua honakoa
da:

09:30   
Irekiera

09:45   
Topaketaren aurkezpena

10:00    Hitzaldiak:

  • HAIZEA: Elgoibarko
    emakumeen kultur elkartea
  • SAFA: Eibarko
    arabiar-musulman emakumeen elkartea
  • LACASIUN: Eibarko emakume
    latindarren elkartea
  • GARAIPEN: Errenteria-Donostiako
    emakume inmigrante eta euskaldunen elkartea

11:00    Atsedenaldia: kafea, tea, etb.

11:30   
KAFE-Tertulia: Emakume bilgunetaz gogoeta

12:45    KAFE-Tertuliaren
bateratzea

13:00    Ondorioak eta itxiera

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Izena emateko azken eguna: apirilak 29

Kontaktua eta izena ematea: Ainara Garcia – balioak@debegesa.com – Tel.: 943 82 01 10