Debegesak Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala sinatuko du
Datorren astelehenean, abenduaren 20an,
Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Etxebizitzaren aldeko
Itun Soziala sinatuko du. Juan Angel Balbas Debegesako Zuzendariak izenpetuko du
Ituna.
Izenpetze-ekitaldia Debegesak Eibarren duen
egoitzan burutuko da, eguerdiko 12:00ean,
eta bertan izango da IƱaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio
Sailburua.
Debabarreneko Hiri Berrikuntzarako Elkartea
den aldetik, Debegesa Ituna sinatu duten gainerako 75 erakunde sozial,
ekonomiko eta finantzariei batuko zaie. Honako Ituna Euskadin lortu den ildo
horretako lehendabizikoa da, eta 15 urteko iraunaldia du.
Etxebizitzaren alorrean agente publiko,
sozial eta pribatuen arteko akordioak lortzeko ahaleginak batzea du helburu
Itunak, datozen urteetan Euskadin garatuko diren politika aktiboak eta lerro
estrategikoak bideratzen laguntzeko asmoz.
Bestalde,
Itunak ezartzen dituen erronken artean, eraikinen berrikuntza gehitzea eta hiri-guneen
birsortze eta zaharberritze programak definitzea daude, baita erakundeen arteko
ardura maila hobetzea eta lankidetza publiko-pribatua sustatzea. Hain zuzen,
hauek guztiak interes bereziko erronkak dira Debegesarentzat.